Angel Erro.
JIRA

Azken bala

2019ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Izen hori eman zion Hasier Larretxeak 2008an argitaratutako poema liburu elebidun bati. Hartaz oroitu naiz Amurrion gertatutakoak atzeratu egin duelako Euskal Herriaren historia berriaren azken balaren agerpena. Larretxeak berea idatzi zuenetik azken bala asko egon dira, azken pilotakada bat edo beste, azken jipoiren bat, azken bonba bat baino gehiago, azken hildakoak ere bai.

Amurrioko balak, dena den, etxe baten kristala ez ezik, giroa ere nola zeharkatu duen, garai berrian gaudela argi utzi du. Iraganeko urrina ekarri bainoago, etorkizun diren tenka berriak salatzen ditu, nire ustez. Gatazken segida nekez bereizgarria. Orrialdea pasatu gabe ere, bortxa eta harrotze berriak datozkigulakoan hasi naiz pentsatzen. Azken bala hau iraganeko mamuek edo gaur egungo ultratasun oilartuek desarratu dute? Merezi duen gaitzespena bat eta bera da. Agian gaitzestea baino ez du merezi, ur lodietan sartu gabe. Baina nire azkenaldiko kezka da, agian beste une baterako utzi beharko nukeena,noiz hasi beharko dugun aztertzen demokraziaren ustezko defendatzaile zaharren artean zenbat bihurtu diren, edo berez baziren, (Andaluziako hauteskundeetatik hona, oraindik argiago) demokraziarentzako arrisku orobat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.