Angel Erro.
JIRA

Arerioak

2019ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Gustatu zait, Juan Kruz Lakastaren txio bati erantzunez, @maritxirdil-ek erantsitakoa: «Lagun min batek erraten duen bezala, badirudi oraindik ez dugula ikasi zein den ezberdina eta zein arerioa». Testuingurua ulertzeko, Lakastarena ere gehitu behar: «Aranzadi, Ahal Dugu-Orain Bai, gaztetxea, Azkoien, sare sozialetako eztabaida cainitak... Aldaketa hondoratzen ari da, eskuin politiko-mediatikoak deus egin gabe (are, okerren zegoenean)... Bueno, seguru asko krispetak jaten ariko dira». Hauteskunde garaia gertu da eta alderdi bakoitzak bere burua pole positionean kokatu nahi du, behar du. Badu pixka bat antzezpenetik. Garrantzitsua da perspektiba ez galtzea. Rozalejoren kontu honetan guztian esanen nuke EH Bilduk ulertu duela Geroa Bai hautesle ordenazaleen arrantzan ari dela, zentraltasunaren bila. Kontuari eman dion erantzun neurrituan sumatzen dut. Kontraesanak gehiegi ez azaleratzeko denbora da, azkenean. Horregatik hain gertatu da tokiz kanpo Aranzadi udal taldearen erabakia, Iruñeko aurrekontuetan abstenituta (Unzurenean hostela ez egitearen aitzakian, Unzurenean hostelari bidea irekita). Maiatzari begira haiek ere. Nire duda da beren burua aurkezteko ala danbateko batez esateko agur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.