Angel Erro.
JIRA

26 lagun

2019ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Gure arteko zomorroenak ere kalera atera eta hogeita sei ezagun erraz agurtu beharko ditu, edo beharko die diosala ukatu. Egin gaur proba. Hogeita sei lagun oso jende gutxi da. Ia edozertarako. Pentsa planeta honen populazioaren erdiak adina aberastasun pilatzeko. Hala irakurri dut eta gaizki ulertu ote dudan ibili naiz. Munduko hogeita sei lagun aberatsenek populazio txiroenaren erdiak adina diru metatzen du, Oxfam erakundearen arabera. Azken mende hauetan humanistek gizaki guztien berdintasun intrintsekoa aldarrikatu izan dute, giza eskubideak eta abar, baina inor gutxik hartu du serioegi, egia esan, adierazpenak adierazpen. Oxfamekoak begien bistara agerrarazten du jende guztiak ez duela egiatan berdin balio, badaudela zordun jaiotakoak, kontrako balantzan gertatzen direnak.

Hogeita sei lagun ere ba omen dira, beste nonbait irakurri dudanez, Uber edo Cabify bezalakoen 10.000 lizentziaren jabeak, 450 milioi euroko balio potentzialekoak. Horrelako datuak ez dira ahanztekoak enpresa horien kontra taxilariek Espainian duten borrokan. Hogeita seiko zifraren kointzidentziak are argiago uzten du, begien bistakoagoa, nora garamatzan lan harreman mota horrek, balantzaren zein aldetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.