Angel Erro.
JIRA

Ibuprofeno

2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Haren sortzailea hil berri den honetan garai ona izan daiteke gogoratzeko Ibuprofenoa fama txarreko botika izan dela gure idazleen artean. J.L. Zabalak, orain 10 urte: «Ibuprofenoa botika bat baino askoz gehiago da. Ibuprofenoa bizitzeko modu bat da, buruko minik nahiz buruhausterik gabea, burgesa eta mediokrea, baina entretenitua». Hortik gutxira, Karmele Jaiok: «Ez dugu minik sentitu nahi, baina mina bizitzaren osagaia da [...]. Azkenaldian drogatuta bizi garela ematen du, ibuprofenoaren erreinuan pozik, lasai, bare. Ez ditugu munduaren gaixotasunak ikusi nahi, ez dugu zorigaitzik sentitu nahi».

Gogoan dut orduan, pairamenaren defentsa apika sintomatikoak minduta, botikaren aldeko poema errezetatu niolako neure buruari, hain eskasa, hona ekarri bai, baina prosan aldatuko baitut: «Laupabost adiskide (zuek), beste hainbeste maitale (bat bereziki), atzoko gaua, ohe bat. Eta deus gutxi. Beharbada, bihotzik gabe, itsu, hautsia natzanerako, hauts miragarri hauek: Ibuprofeno. Ni neu (eta ez nire hazpegiez txarrenean ordezkatzen nauena) izateko eta, inportanteena, orain bai, orain —arin zaigunean lurra, oin azpian— lehiarik gabe pentsatzeko bihar, eta ondoren, denak segi dezakeela, ia-ia zorioneko... (pitin bat triste)».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.