Angel Erro.
JIRA

Sorpassoa

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Baten batek bilatuko zuen bihar zer eguraldi egonen den Madrilen, euritakorik eraman behar duen, ez baitu irudi probintzianoegia eman nahi. Egonen da Sanchez gaitzestearen bezperan abiatuko denik asteburua aprobetxatzeko, hain denbora gutxirekin lolekua lortzea garesti atera badaiteke ere. Gaur klub gautiar batean UPNko norbait ikusiko banu, ezinen diot jakin-minez galdera pare bat egiteari eutsi, guztiz nahasi nauelako nafar erregionalistek biharko manifara apuntatzearen erabakiak zer estrategiari jarraitzen dioten.

Ez dut ulertzen honek maiatzaren 26aren biharamunetik aurrera zer onura ekar diezaiekeen. Printzipioz inork ez du uste, PSNrik gabe, eskuineko beste alderdiekin (biharkoan besoz beso izanen dituenekin) batera gehiengorik lortzeko aukera txikiena duenik. Zergatik ez du neutralago jokatzen, aldaketaren aldeko oraingo alderdiek gehiengoa osatu ez eta sozialisten bermea beharko balute? Chivitek ez du UPN ezin zeharkatuzko lerro gorritzat jo. Eskuinetik ihes egin ahal zaizkien bozei eusteko maniobra da? Baina haietako baten sorpassoaren arriskurik ez dago, inondik ere. Orduan? Nafarroan alderdi bozkatuena izatearen sinbolismoa galtzearen beldurra baino ezin daiteke izan. Hots, posible ikusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.