Angel Erro.
JIRA

Ispilu beltza

2019ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Gaur idazteko denborarik ez, eta lehenagotik egindako lana baliatuko dut, besterik ezean. Black Mirror telesailerako gidoilari proba (ez naute hartu); atal baten sinopsia:

Emakume gazte batek gora egin du alderdi (neo)liberal baten barruan, bere jarrera oldarkorrari esker. Alderdiak bigarren postua eskaini dio, liderraren atzetik. Martxoaren 8rako deitutako greba feminista hurbildu ahala, iaz esandakoa (feministek kapitalismoaren aurka erabili nahi zutela greba) ahaztu, eta aurten feminismo (neo)liberala aldarrikatu du, liderraren ondoan, besteak beste, amatasun subrogatua edo prostituzioa arautzearen alde edo hizkera inklusiboaren kontra azalduz. Ez da berria, liderrak bere garaian esan zuen: «Zer feministagorik andre batek beste bati ama izaten laguntzea baino?». Mesfidatiek seinalatu zioten elkartasun femenino hori beti norabide berean zihoala: emakume behartsuek emakume (edo gizon) dirudunei. Logika (neo)liberal betean.

Alderdiko liderrak bere bigarrenari mesede pertsonal bat eskatu dio, hauteskunde kanpainaren erdian aurkariak isilarazi ahal izateko, jakitera emanez. Subrogazio enpresek ordainduko dizkiote eragozpenak. Dagoeneko aukeratua dute ama antzu pobrea. Protagonistak ezin dio uko egin, baina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.