Angel Erro.
JIRA

Liburutik kanpo

2019ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Jende askok ez du ongi hartu, gehiegizkotzat jo du, J. K. Rowlingek aitortu izana Fantastic beasts bere eleberriko bi pertsonaiak (Dumbledore eta Grindelwald) elkarrekin harreman sexual sutsua eduki zutela, off the reccord, hau da, liburuan agertu gabea, ez hainbeste bi gizonen artekoa izateagatik, Rowlingek bere garaian (idazle batentzat une egoki bakarrean) testuan agerrarazi edo iradoki ez izateagatik baizik.

Roland Barthesek aldarrikatu egilearen heriotzari ez ikusia egiten diote idazle gehienek. Horregatik gustatu zait Beñat Sarasolak bere nobelaren aurkezpenean egin duen fikzioaren aldarrikapena. Idazle batek bere obrari buruzko adierazpenak murriztu beharko lituzke. Joera, berriz, kontrakoa izaten da. «Fikzioaren irakurketa gero eta problematikoagoa den fase historiko batean gaude», diosku Sarasolak. Irakurleak erraz jotzen du, esaterako, egilea eta pertsonaia nahastera. Autofikzioaren modak hau areagotu baino ez du egin. Egileak bere lanaren gainean kontrol osoari (interpretazio behin betikoari) eutsi nahi izateak ere ez du laguntzen.

Baina fikzioaren ahulezia hau ez dute lehenago kritikariek eragin, egileei itsusten diegun irakurketa irudimentsu muturrekoak, testuan doi oinarritutakoak, eginez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.