Angel Erro.
JIRA

Jarraipenik ez

2019ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Agota Kristofen Claus eta Lucas trilogia gaztelaniaz (liburuki bakarrean) berrargitaratu dutela iritsi zait sare sozial batetik. Notiziak malenkoniatsu utzi nau zenbait segundoz. Trilogia horren lehen eleberria da seguruenik euskarak izan duen best-seller gutxienetarikoa: Koaderno handia. Euskaraz seguruenik dugun misterio handienetakoa da Claus eta Lucas anaia bikien istorioen jarraipena zergatik ez zen gurean argitaratu. Batez ere, aintzat hartuta liburuok erdaraz batere nabarmendu gabe igaro zirela, hots, hortik ez zetorkeela lehiarik. Sare sozialetako iragarpenak gogorarazi dit oraindik ere erdarara jo behar dudala Koaderno handia-ren jarraipena ezagutzeko. Horrelako kasu gehiago etorri zaizkit burura. Apika, euskal (literaturaren) izaeraren ezaugarria da hastearekin konformatzea. Jarraipenik izan ez zuen Arnaud Oihenartek soneto batean dio hatsarrea ematea erdia dela gauza gehienetan. Baina susmoa dut euskaldunok espero ohi dugula hatse horretatik beste batzuek dezatela «aitzinerat augmenta, kontinua eta publika», beste hasizale batek, guztietan lehenak, Etxeparek berak espero izan zuen bezala.

Zorionez, salbuespenak (Mohamed Xukri, Elena Ferrante...) badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.