Angel Erro.
JIRA

Estrategia aldaketa

2019ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Hamahiru aldiz erabiltzen du David Plak estrategia hitza (eta hamar aldiz, aldaketa) ostegunean BERRIAk plazaratu elkarrizketan, honako goiburu honetakoan: «ETA desegiteko erabakia estrategikoa izan zen, irabazteko anbizioz hartua». Estrategiez eta aldaketez gogoeta egiten hasi naiz ni ere.

Azken hauteskundeetan askok azpimarratu dute, behin Iñigo Errejon eta bere aldekoak Unidas Podemos kanpoan direla, eta Pablo Iglesias eta oro har pablistak alderdia zuzentzen ari direla, azken horiek bereganatu dutela errejonisten estrategia moderatua, dirudienez, arrakastaz. Izan ere, arrapaladan atera behar izan du Errejonek Podemosen norabide berria ospatzera eta, inplizituki, berea dela argi uztera.

Antzeko zerbait gertatu da ezker abertzalearen barruan ere azken denboretan, batzuk aurpegiratzen hasi bezala, Espainiako trantsizioaren terminoetan hausturatik erreformara aldatuta. Prentsan irakurri dugu eskumenen transferentziak edo gobernu babesak negoziatzen aritu direla Madrilen. Arrapaladan atera zen EAJ ere.

Plaren elkarrizketara itzulita, kontakizunaz galdetzen diotenean, galdera niretzat hartu eta ahopean erantzun dut kontakizun handiaren azpiatal interesgarria osatuko dutela estrategia aldaketok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.