Angel Erro.
JIRA

Inkestak

2019ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Hau idatzi dudanetik argitaratzen dutenera seguruenik inkestaren bat plazaratuko zuten. Nik dagoeneko ez diet kasurik egiten. Garai batean zaletuta nengoen. Kamisetak eginen nituzke emaitzekin, eta «honako hau ateratzea sinatuko nuke oraintxe bertan» bezalako adierazpen hantusteak egiten nituen, lagun artean, noski. Ergel demoskopiko ugari izaten ginen, Nafarroan bereziki, gertuen ezagutzen dudan lurraldean, orain agnostizismora pasatu garenak. Hori, edo inkesten funtzioa eraldatu da. Ez ditut adierazpenak aurkitzen, baina aurrekoan Uxue Barkosi entzun nion esanez lehian diren blokeen arteko enpate teknikotik urrunduko den inkestarik ez dela agertuko, aditzera emanez bezala, horrek dakarren errealitate soziologikoa bainoago, tenka mantentzea komeni zaiela guztiei, garaipena edo porrota eskura dagoela irudikatu eta boto emaileak mugiarazteko.

Dagoeneko ez nuke emaitzarik sinatuko. Kamisetak atzera utzi, eta poloak edo atorrak janztera pasatu naiz (adin batetik aurrera lepodun jantziak gomendagarriak dira). Eta inkestak debekatu ez. Baina telebistako programazioaren ondoan argitaratuko nituzke. Gaur Felix Linaresek zer film ematen duen, Gure kasa-koek gonbidatu nor dakarten jakinaraztearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.