Angel Erro.
JIRA

Eskuin arduragabea

2019ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Ondoko laguna atsekabetuta dago Madrilen eskuina nagusitu delako, eta ni, atsekabean lagun, Nafarroa gogoan. Astelehen goiza da eta Malagako katedralaren koroaren aulkiteria, Juan de Menak zizelkatua, ikustera goaz. Nik dagoeneko idatzi dut lehen hauteskunde azterketa. «Ez ginen hainbeste. Engainatuta bizi izan gara lau urtez». Beroegian. Oraindik ez gaude epel. Laguna haserre dabil, Voxeko Ortega Smi-thi, uste dut, leitu diolako «Adiós, Madrid Central». PSNko Maite Esporrinen «Agur, Asiron» (euskaraz jatorrizkoan, burlaize euskarafobikoz) ekarri dit gogora.

Teorizatu dugu pixka bat katedralaren patioan (kanpo edertasunak ahalbidetzen duen zehaztasun urriaz, eta bion atsekaberako analisi komuna bilatuz) eskuina oposizioan dagoenean, proiektu propioak aurkeztu ordez, ezkerrak egindakoa atzera botako duela esatera mugatu ohi dela. Maya jaunak ere Asironek egindako guztia (Esparzak Barkosek egina bezala) deseginen duela agindu du (amabilizazioa, Armadaren etorbidearen izenarena, Erorien Oroigarriarena...). Azkenean neurri ez-gustukoak izaten dira batzuk, baina egin beharrekoak. Eskuina (edo, bere buruari deitzen dioten moduan, «jende normala») arduragabeagoa da boteretik kanpo. Anomalia zuzentzera datoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.