Angel Erro.
JIRA

Zentraltasuna

2019ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Nafarroan bi bihozkada kontraesankorren artean kulunkatzen gara. Alde batetik, badakigu politikan gauzak oso mantso aldatzen direla, baina, bestetik, uste dugu legealdi bakarra aski izan daitekeela egoera berriren bat kontsolidatzeko. Azkenean, ez dira hain kontraesankorrak ere, mantsotasunari tarteka atzera jotzeko aukera gehitzen bazaio.

PSN azken egunetan (larunbateko udalen eraketa barne) egiten ari den estrategiaren atzean Nafarroako politikaren bigarren bihozkadaren zantzuak ikusten ditut. Zentraltasun politikoa irabazi nahi du ziztu bizian, horretarako batean kale eta bestean bale egin behar badu ere, inorekin guztiz ezkondu gabe, berez bozetan duen baino indar eta eragin handiagoa proiektatzeko. Seguruenik uste dute asteotako lana garrantzitsuena dela hurrengo lau urteen buruan emaitza hobea lortzeko. Irudi du eskuinari lagundu nahi diola, baina, normala denez, bere buruari baino ez dio lagundu nahi. Benetako bataila ezkerrera du. Horregatik saiatu da udaletan ezkerreko bestelako aukerak oztopatzen. Ezkerreko erreferente bakar bilakatu nahi dute, behar dute, hemendik lau urtera, behin Geroa Bairen zentraltasunak, Iruñerritik behera batez ere, oraindik kristalezko sabaia duela ikusita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.