Angel Erro.
JIRA

Marvel

2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Martin Scorseseren ustez, Marvel konpainiako filmak ez dira zinema. Horri goiburua deitzen zaio. Ñabardurak behar ditu ia hitz bakoitzeko. Zer da zinema? Bakarrik zinema ona? Bakoitzak har ditzake Scorseseren hitzak eta bere gisara ulertu. Esaterako, nire irudikoz, haurrentzako filmak genero zinematografiko indartsu (eta helduek kontsumitutakoa) bihurtuta ikustearen aurrean harridura adierazten du. Hainbesteraino non egunotan mundu guztia harrituta daukan filmak, Joker delakoak, superheroien unibertsora jo behar izan baitu gaurko ezinegona irudikatu ahal izateko. Ematen du fokua erakartzeko ia tresna edo lengoaia bakarra bihurtu dela.

Martin Scorseseren purrustadaren kontrako erantzunak ere iristen hasi dira. Batzuk irakurri ditut. Nik batez ere eskertuko nuke, beste kultur eremu batzuetatik ezagunak zaizkigunak erabiliko ez balituzte. Ez balira hasiko, «bai, baina honako hauek dira jendeak gogoko dituenak, zinema aretoak betetzen dituztenak. Eskasagoak izan daitezkeela? Baliteke (ez guztiak, baina demagun baietz), baina ez genituzke baztertu beharko umeek eta gazteek etorkizun baten zinema ona (europarra, konprometitua, barne-lehergarria...) ikus dezaten lagundu baitezake». Egiaztatuta dago ez duela funtzionatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.