Angel Erro.
JIRA

Bigarrena

2019ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Ez nuen gogoan Nobel sariaren kiniela ostegunean banatzekoa zela eta sare sozialen leihora birjin iritsi nintzen, inork lehenago ezer jakinarazi gabe, akaso sarituen izenak ahoskatzeko zailtasuna lagun. Sartu naizenean ere ez da notizia begietaratu zaidana, Trending Topic sailean Murakami izena (zerrendan bigarren) nabarmendua baizik. Orduan ohartu naiz. Egun horretan ziren banatzekoak. Segundo bakar batez buruan erabili dut idazle japoniarrak Nobel saria irabazi izanaren aukera. Berehala utzi dut bazter. Trending Topikoen zerrendan bezala, baita bi Nobel sari banatu diren aldian ere, bigarren gelditu da. Betiko bigarren. Hala ebatzi dute dagoeneko txantxa bihurtu duten irakurleek eta ez irakurleek. Sare sozialetako aipamen gehienak umoretsuak ziren. Esaterako, batek argitu du aurten austriar Murakami eta poloniar Murakami izan direla irabazleak. Tribunal estrainio batek erabaki du urtero zigortu behar zaiola jendearen zirtoen jomuga izanik. Dagoeneko ez dut ezagutzen dena delako urtean benetako aukerak izan ditzakeela uste duenik Murakamik. Ez dut uste gutxi irakurtzen dutenen faboritoa ere badenik. Beharbada aurten animatuko naiz haren zerbait irakurtzera, Suediatik benetan saritu dezaten baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.