Angel Erro.
JIRA

Inposaketarik gabe

2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Miguel Sanzek esan du UPNren irudia lausotzen ari dela Navarra Sumaren barruan. Gaztatxoen teoriaren sortzaile gisa zor diogun begirunetik, espekula dezakegu formulak legealdi osoa iraunen ote duen. Baten batek pentsatu zuen orain hilabete batzuk lehertuko zutela, bere 15 diputatuak PSNri eskaintzeko (PPko 2ak eta Ciudadanoseko 3ak abandonatuta). Deflagrazioa noiz izanen den ez da segurua, baina barruan dagoen dinamitaz duda gutxi. Hogeiko talde horren barruan Espainian desagertzear dagoen alderdi batek hiru eserleku egoteak desoreka gehiago eragin dezake alderdi laranja horrek erakutsi dituen jarrera antiforalistek baino. Inork ez du irudikatzen hiru horiek izan lezaketela taldetik bereizi eta protagonismoa irabazteko interes handiena? Matematikek, gainera, Nafarroako Gobernu akordioak gehiengorako falta dituen hiru botoen beharra salatzen dute.

Dena den, espekulatzekotan, edo amets egitekotan, nik nahiago dut irudikatzea Madrilen talde parlamentarioa duen euskal alderdiren batek Sanchezi eman beharreko abstentzioa negoziatzeko baldintza bakarra paratzen duela: Maite Esporrinek euskaraz ikastea. Edo Maiaren kontrako zentsura mozioa babestea. Zinegotziak berak aukera dezala, inposaketarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.