Angel Erro.
JIRA

'Lau teilatu'

2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Gaur amesgaiztoa izan dut Lau teilatu kantarekin. Teilatu bakoitzetik neure burua botatzen nuen, banan-banan, eta ziur zure aitak ere bai, baina emaitza onik erdietsi gabe. Bizirik jarraitzen nuen guztietan. Eta zer ondo. Zure bufanda txuria lepo bueltan neure burua urkatzen saiatzen nintzen gero, eta ziur zure aita ere bai. Amesgaiztoetan, berriz, ez da norbera hiltzen, horrexegatik dira akaso amesgaizto, ezta EiTBeko Maratoian parte hartu duten milaka, milioika, lagunek, putzara batekin putz egin eta tabakoko keia zuregana etorrita ere, edozein herriko jai edo legebiltzarretan.

Kanta gogotik ezabatzeko ahaleginean, behin esnaturik, neure burua behartu dut Benito Lertxundiren Maria Solt zaharra, eta are Udazken koloreak itsaskorra ere, gogora ekartzera, landen lurrinak zeharkatuz, baina guztiz alferrik izan da. Sare sozialak edo euskal telebista piztu ditudan une beretik Lau teilatu gailendu da atzera ere. Gutxienez, ez dute Hegoak ebaki aukeratu, saiatu naiz neure burua kontsolatzen: berrogei urte pasatutakoak dagoeneko izan gaitezke klasikoak (Itoitzen abestiak eta biok adinkideak gara, 1978koak).

Onerako izan daitezela, maratoian eta egile eskubideetan, amesgaizto guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.