Angel Erro.
JIRA

Ezustean

2020ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Ezustean harrapatu gaituenez, urte berrira oraindik erabat ohitu gaberik, azkar hasi beharko dugu orain, horretaz jardun eta aditu gisa arituko bagara, Soleimani jeneralari buruz ikertzen, bizpahiru gauza baino ez, epai positibo ala negatibo batekin agian aski da, konfiantzako norbaitek iradokia, zabaltzen ari den iritzi orokorraren ustez, Amerikako Estatu Batuek bera erail izana gerra bat, batzuen ustez, hirugarren mundu gerra, agian ustezko hamarraldi berria joan den mendekoarekin erkatzeko joera gero eta handiagoagatik (eta konparaketa horren logikaren barruan militar irandarra Austriako artxidukea litzateke, jakina) nahiz eta, kasu horretan, mundu gerra baterako berandu iritsiko ginen, baina batek daki gaurko gizartearen ezaugarria gerrak eta gerraoste zoroak aldi berean konbinatzen jakitea ez ote den.

Errusiako Kanpo Arazoetarako Ministeriotik adierazi dute AEBek Iraki eraso eta Soleimani erail ondoren mundua errealitate berri baten aurrean dagoela. Eta, aurreko paragrafoan erakutsi dudanez, ez naiz gertatutakoa parametro berri batean kokatzeko gauza.Barkatu beharko didazue. Trump ez daimpeachment delakoaren aurrean herrialde bati erasotzen dion AEBetako lehen presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.