Angel Erro.
JIRA

Euskal erraila

2020ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Freudek berak ezinen liguke azaldu nondik nora datorren azkenaldian EAEn dagoen ingelesezko izena jartzeko tema. Azkenengoa, egunotan aurkeztutako Basque Railway delakoa. Nafarroan balitz, erraz genuke erantzuna, Barcinak berak aitortu baitzuen ingelesa baliatzen dutela euskarari bidea ixteko. Baina «gabon-buenas-noches»-en erkidegoan zer arazo egon daiteke izen euskarazko edo elebidunarekin? Ohiko erantzun batek kosmopaletismoa aipatzen du: noranahikoa agertu nahian ingelesa erabiltzeko kaikukeria. Bururatzen zaidan beste aukera bat, aukera gastronomikoa deitzen dudana (sukaldaritza Euskal Herriko arte goren bihurtuta askatzen dituen arazo berdinak konpontzen dituelako): gurean sor daitekeen eztabaida linguistikoa saihesten du ingelesak, nolabait ez-hizkuntza bilakatu den neurrian, inorena ez den hizkuntza den neurrian; erdaldunei ez diete ingelesezko hitzek eragozpen handirik sortzen, ingelesa ez zaio inori inposatzen. Baina oraindik bada beste aukera bat, ingelesezko izenak sortzen dituen eztabaida zozo eta errazak ezagututa (zutabe hau adibide bat litzateke), arreta desbideratzeko maniobra izan daiteke, obra baten premiaz aritu beharrean basque finger delakoa joko baitugu denok begiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.