Angel Erro.
JIRA

Epaiketa Veleian

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Ez diot batere inbidiarik Iñigo Astizi (askotan izan diodan inbidiarekin!) Iruña-Veleiaren epaiketaren berri egunero ematen ari den honetan. Epaiketak aspergarriak izaten dira, baita ohituta daudenentzat ere. Baina kasu honetan hizkuntza juridikoaren gaitzari euskaltzaleen jarrera irmoak gehitu behar zaizkio. Ia guztioi egokitu zaigu, uneren batean, aldeko edo kontrako agertu beharra. Orain gutxi, Elexpuru eta Patxi Zabaletaren hitzaldi batean entzundakoa berritu zidan. Sinetsita atera zen, eta zaila zen ezertan kontra egiten, epaitutakoak, Eliseo Gil bereziki, goiko botereen konspirazio baten biktima zirela zioen, arrazoi ezkuturen batean euskararen benetako jatorria ezagutzea nahi ez dutenen eskutik. Berez, ahaltsuen alde ez jartzeko programatuta gaude gehienok. Kasu honek ispilu baten aurrean paratzen gaitu. Zenbatetan ematen dugun iritzia jakin gabean, sakondu gabean. Filologoen argudio serioak tabernako eztabaidetan erabilgaitzak suertatzen dira. Epaileak berak ere ez omen du eztabaida zientifikoetan sartu nahi. Koska hor dagoen arren, koska hori besterik ez den arren. Errealitate juridikoak eta errealitate mediatikoak ez dute zertan errealitatetik hurbilen dagoen jakintza zientifikoa izan behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.