Angel Erro.
JIRA

Ohiko tabernak

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Gaur tabernez idazteko bulkada dut, baina ez jendez beteta ikustearen ezinegonaz aritzeko, edo normaltasun berria delakoan jokatu beharreko rolaz, ez nostalgiko ez arranguroso paratzeko. 2017an ohar batean idatzitakoa aurkitzeak eman dit gaur gaia. Lagun engaiatuen arrazismo klase bat ote dagoen, zenbat ezkerreko, zenbat cool jende uzkur den auzoko taberna latino batera (edo aspaldiko taberna orain latindutakora) sartzeko, non, egia da, bezero zahar fatxa pobreren bat egonen den, zu baino etxean goxoago. Hura erabili zenezake aitzakiatzat hara zergatik sartzen ez zaren sekula. Ezkerrak bezeria hori daukan tarteka (edo baduela uste duzun), bestela onartu beharko zenioke zeure buruari agian, agian bai, pixka bat arrazista zarela. Badira errealitatea egituratzen duten bestelako ardatz batzuk eta ez ditugu ikusi nahi.

Aspaldiko apunte horren antzekoa esaten du egunotan irakurri dudan txio batek: «Nork esaten du faxista dela edo xenofoboa? Inork ez, baina taberna bat errentan hartu duen errumaniarrak mesfidantza pixka bat sortzen digu eta ondokora joaten gara. Edo pentsatuko dugu ikasle etorkinek maila jaisten dutela gela batean».

Seme-alaben ikasgelak edo zure aisialdiko tabernek ere zerbait diote zutaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.