Angel Erro.
JIRA

Hagia Sofia

2020ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Grezierazko esapidea erabiltzen da turkieraz, turkierara egokitutako grafian, Istanbulgo Santa Sofia izendatzeko. Pentsatzekoa da eraikinak iraun duen mende berberetan zehar iraun duela grezierazko izenak ere, eta meskita berriz bihurtzean ere mantenduko duela izen kristaua.

Aste honetan jakin da Turkiako Justiziak bertan behera utzi duela laurogei urtetik gorako legea, milurteko tenplua desakralizatu eta museo bilakatu zuena. Orain arte, kontra agertu den Erdogan oraingoan lehiatu da meskita berriz bihurtzeko baimena ematen, seguruenik arrazoi politikoek hartaratuta.

Ni iaz izan nintzen bertan. Parean dagoen meskita urdina eta Suleimanen meskita ere bisitatu nituen. Gurean katedralak ikustea ez bezala, doakoa zen meskita horietara sartzea. Baten bat poztu da hemendik aurrera Hagia Sofiara ere doan sartuko delako. Nik ez dakit zergatik ez naizen poztu. Bueno, badakit, baina egiten ahal zaizkidan akusazioen beldur naiz. Berez, zutabegile arrotz batek hartaz idazteko bezain inportantea da beste herrialde batean dagoen monumentu bat nola eta nork kudeatzen duen? Nola azaldu jendeari egon naizen eta maite ditudan toki guztiak desakralizatu eta neureganatzen ditudala dekretu isil batez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.