Angel Erro.
JIRA

Sinonimoak

2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Kasualitatez hasi naiz Synonymes izeneko filma ikusten, Navad Lapid zuzendari israeldarrak zuzendutakoa. Lehen edo bigarren eszenak harrapatu nau. Lotsa ematen dit aitortzeak nola. Gero, istorioak. Israeldar batek Parisen uko egiten dio hebraierazko hitz bakar bat ere esateari. Utzi nahi dio estatu hiltzaile horren partaide are linguistikoa izateari. Bere burua ezabatu nahi du, hizkuntzatik hasita. Jarraitu dut filma ikusten, dagoeneko ez dakit zeren zain. Gerora jakin dut iaz irabazi zuela Berlinalen saria. Ederra da zerotik hasi gintezkeelako fantasia. «Iragana ezin da aldatu», dio pertsonaietako batek. Baina zer egin zure esku ez dauden gauzek idatzi dutenean zure biografiaren zati bat. Berrasma dezakegu geure burua? Identitate frantsesa ere, filmean israeldarraren alternatibatzat aurkezten zaiguna, ez da ongiegi ateratzen: «L'ennui ça me constitue».

Ezinbestean pentsarazi dit euskaldunaizateari utzi nahi izan dioten guztiengan(Euskadi, 1984), euskaraldian gauden honetan sakrilegioa delakoan. Gerora pentsatu dut kontrako kasua litekeena ote den. Ba ote dago erdara egiteari uko egiten dion euskaldunik? Antza, ez. Hizkuntza bakarrarekin gelditzekotan, zein aukeratuko? Erantzunek harrituko gintuzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.