Angel Erro.
JIRA

Mamia beste nonbait

2021eko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Pixka bat esajeratuta, munduko hedabide guztiek aurten ere sanferminik egonen ez zela iragarri eta gutxira Iruñeko alkateak bere burua nabarmendu nahi izan du nolabaiteko festak egon daitezkeela iradokiz. Nik ere uste dut aurten nolabaiteko festak egon daitezkeela, etxekoak, talde txikikoak, terrazetan eta kalean egotekoak, lagunartekoak, pilaketa handirik eta kanpotarrik gabeak. Azken orduan baino inprobisatu ezinenditugunak. Guztia onbidean joanez gero, jakina. Eta onbiderako baldintzetako bat seguruenik aurten sanferminik egonen ez dela iragartzea da.

Horregatik, Enrique Maiaren iragarpenak ez du tolesgabea ematen. Esan duenez, elizkizunak eta zezenketak egon zitezkeen aurten. Bakoitzak bere sanferminak bizi ditu eta argi da zer eredu duen berak buruan. Askok ez dugu uste hori denik jaietako benetako arima. Reyes Ilintxetak ongi adierazi bezala, zezenketak direla eta, itzalpeko harmailetan pentsatzen ari da, ez eguzkipeko peñetan. Garaia da peñak esnatu eta zezenketatik bereizten has daitezen. Zezenetara eta mezetara doan jendea gero eta urriagoa da. Ikusaraz dezagun, Iruñeko festak oinarria hor eduki arren, mamia beste nonbait duela, bestelakoa bihurtu dugula aspaldidanik denon artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.