Angel Erro.
JIRA

Itun hautsiak

2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Zeinen oharkabean pasatu den, edo, gutxienez, zeinen kezka gutxi eragin digun Erresuma Batuak armamentu nuklearra kopuru ez hutsal batean handituko duela jakiteak. Brexit-aren ondorio naturaltzat hartuko genuen. Edo duten presidente buruarinaren burutazio arintzat. Edozein modutan armak beharko zituzten, egoerak agintzen du, bere burua defendatu behar du Erresuma Batuak, zehazki ez dakigun arren noren kontra, baina ez digu beldurrik ematen. Errusiak salatu du Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna urratzen ari dela Londres. Baina Errusia etsaia da, ezta? Zer esanen du, bada?

Egunotan irakurri dugu Turkia ere atera dela Istanbulgo Hitzarmen delakotik. Aldatuko diote orain izena? Berez, izen osoa da Etxeko Indarkeriaren eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Prebentzio eta Borrokaren inguruko Europar Kontseiluaren Hitzarmena. Errusiak, momentuz, ez du deus esan. Turkiar emakumeek bai. Protestak egon dira Turkian. Hainbeste non Erdoganen gobernuak azalpen bat emateko behartuta ikusi baitu bere burua. Ahoa bete hortz utzi nau ni, baina Putin beharbada konbentzituko zuen. Hitzarmenak homosexualitatea sustatzen omen du. Zehazki ez dakigun arren nola. Erantzun zoro horrek erakutsi beharko liguke jazarpen batek besteari darraikiola beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.