Angel Erro.
JIRA

Erabakiak ondorio

2021eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Erabakiek duten alde txarra da ondorioak dakartzatela berekin. Ederrago esan zuen Pablo Nerudak: nor librea da bere erabakiak hartzeko, baina ondorioen gatibua da gero. Edo horrelako zerbait. Ez dakit noraino komunista batek esan dezakeen bere horretan nor librea dela bere erabakiak hartzeko. Agian poeta ere baden aldetik. Edonola, ondorioak jasaten ari garenean (eta berez une oro ari gara ondorioak bizitzen) oroitu behar dugu ez direla zerutik heldu, norbaitek edo zerbaitek ekarri gintuela honaino, eta errudunak bilatzea aski ez da, gaizki egindakotik ikastea funtsezkoa da.

EAEn premiazkoak ez diren ebakuntzak bertan behera geldituko dira, osasun sistema itota dagoelako. Orain arte, egonen ziren ebakuntza desprogramatuak ere. Iragarpenak desprogramazioa orokortuko dela esan nahi du. Erabaki horrek zer ondorio ekarriko dituen erraz da asmatzen. Premiazko ez omen diren ebakuntzak eteteak sufrimendua eta heriotza ugarituko ditu. Bestetik begiratuta, hona zer erabakik ekarri gaituen ere azter dezakegu. Iker Bizkar kazetariak orain hilabeteko bi goiburu zabaldu ditu: «Lakuak oporraldien ostera atzeratzen du neurrien eragite efektiboa». Aldi berean: «Nafarroak barnealdeak ixten ditu uhin larriaren aurrean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.