Angel Erro.
JIRA

Mundutik at

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Aitziber Garmendiak lehengoan idatzitako txio batean ongi islatzen zen adineko jende asko nola sentiarazten dugun «teknologiaren mundu honetan soberan daudela», bere amona eredu, sakelakoan internetik ez baitauka. Juan Ignacio Perez Iglesiasek ere Deia-ko bere blogean Nos acabarán expulsando del mundo izeneko sarrera bat idatzi du, burokrazia digitalaren aurka eginez. Ez dira gutxi bere kasu pertsonala kontatuz elkartasuna adierazi diotenak.

Beste kontu askotan bezala hemen ere, ustezko erraztasunak, bizitza (hau da, tramiteak) errazteko balio behar zuenak, azkenean senperrak erakusten dizkigu, jende asko ezgauza sentiarazita. Eta hori bakarrik balitz. Gehienetan lanpostuak murriztu eta dena delako zerbitzua self-service bihurtzeko izaten da. Adineko norbaitek aurrez aurreko arreta jasotzeko latzak eta beltzak ikusi behar izaten ditu: ordu murritza, ilara luzeak, tratu doilorra.

Beste gutxiengoak gutxietsi gabe, baina noiz hasiko gara hau ere diskriminatzailea dela ulertzen? Ikasi omen dugu (ustezko) «aurrerabidea» edo gure «zibilizazioa» atzerrian inposatzea ez dela zilegi, baina nork bere gizartekoei bai? Agian hil arterainoko eskubidea daukat gauzak beti egin izan ditudan moduan egitea berma diezadaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.