Angel Erro.
JIRA

Filiazioa

2021eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Heroia iruditzen zait, Robin Hood bat, suntsitzera doazen liburuak salbatu eta jendearen eskuetanaskatzen dituena. Horixe egiten duen Euskal Liburutegi Sozial Ibiltariaren sortzaileari elkarrizketa egin diote BERRIAn. Abizenak susmorik izatera eraman ahal banindu ere, estraofizialki jakin dut noren semea den. Aitak elkarrizketa sarean zabaldu, «horrelako gazteak ondoan izatearen» poza adierazita, eta Luistxo Fernandezek semea ote duen galdetu dionean. Testuan gero, berriro filiaziorik ematen ez den arren, badu garrantzirik. Kazetariak egitasmoa nola bururatu zitzaion galdetu eta «aitari galdetu nion ea zer gertatzen zen katalogotik ateratzen diren liburuekin. Esan zidan suntsitu egiten zirela, eta kolpea izan zen niretzat» erantzun du. Beherago, aitak (nafar kulturgizon gailena) liburuak maitarazten jokatu zuen rolaz dihardu.

Bekaitzez baino ezin ditut horrelakoak leitu, etxean ispilu hori ez baitut izan. Agian horregatik uste dut garrantzitsua dela, euskal diskrezio edo lotsa alde batera utzita, xeheki aipatzea zerk edo nork ekarri gaituen gauden tokira. Batzuetan horrela ikusarazten badigute ere, gauza gehienak ez baitira sorrera espontaneoaz sortzen.

Seme-alabok errurik ez gurasoa nor dugun, zorrik bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.