Angel Erro.
JIRA

Gutun bat

2021eko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Zer harreman duzu musukoarekin? Dagoeneko adostu dugu musukoa esan behar dela, ezta, eta ez maskara edo? Baina hortaz aparte, ari naiz. Hastio diozu edo segurtasun sentsazio aitorrezina ematen dizu? Ni oraindik harritzen naiz guztiz derrigorrezkoa zeneko hainbat keinu errepikatzen ikusita neure burua. Ikaragarria da (eta ikasgarria ere bai) zein denbora gutxian bihurtu daitekeen zerbait sakoneko ohitura.

Ni bezalakoak ez zaretenontzat (zehazki Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian bizi bazarete), Urkullu lehendakariak musukoaren derrigorrezko erabileraren garaira lehengoratzea nahi du. Aire librean musukoa jarrarazita. Hala eskatu omen dio gutunez Sanchez presidenteari. Zuk zer harreman duzu gutun fisikoekin? Nik bezala, sentitu gabeko formalismoetarako gordetzen duzu?

Ikaragarria da denoi gertatu zaiguna, gertatzen ari zaiguna. Dagoeneko oso atzera jo behar dugu normaltasuna oraingoaz oso bestelakoa izateko gure oroimenean. Denbora honetan guztian, dena den, gauzak aldatu eta zertxobait ikasi ere egin dugu. Aire librean musukoa jarraraztea neurri estetikoa edo lainoki disuasorioa dela ikasi dugu. Bilboko metroa fumigatzeko tresna batez desinfektatzea neurri estetikoa baino ez dela dakigun modu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.