Angel Erro.
JIRA

Urteko hitza

2021eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Iaz aski erraz suertatu zen, zoritxarrez, urteko hitza aukeratzea, hainbat erakundek egiten dutenez, bakoitzak bere hizkuntzan, munduan barna. Norvegiako Hizkuntz Kontseiluak koronaen aukeratu zuen, Merriam-Webster hiztegiak pandemic, Collins ingelesezko hiztegiak lockdown, eta hitz bera baina gaztelaniaz Fundeu Fundazioak: confinamiento; portugesak (bere izenean Porto Editorak) itxuraz originalago ibili ziren, saudade ospetsu eta nonahikoa hautatu zutelako, nire ustez inoiz baino justifikazio handiagoarekin.

Aurtengoa zein izan daitekeen susmatzen hasi naiz. Urritasuna, carestía, shortage, mangel, escassez. Gero eta toki edo alor gehiagotatik iristen zaigu osagaien urritasunaren berri. Martxoan, kontainer-ontzi batek bokleatuta egon da Suezeko kanala sei egunez; kostuak merkatzearren produkzioa hainbeste esternalizatzearen arriskuaz ohartzeko balio ote zuen zalantzagarria da. Gero etorri dira Erresuma Batuko gasolindegi eta supermerkatu hornikuntzarik gabeak, brexit eta politika migratzailearen erruz.

Azken berrietan liburuak egiteko paperaren faltaren berri ere izan dugu, Durangoko Azokaren atarian kezkagarri gerta daitekeena, oraindik gelditzen bada hara liburuak (ere) erostera doanik, jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.