Angel Erro.
JIRA

Argi aldaketa

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Behin eta berriz kontatu digutenez, sei hilabetero ordua atzeratu edo aurreratzearen errua 1970eko hamarkadako petrolioaren krisiak dauka. Neurriak gaurdaino iraun izana krisietan hartutako erabaki traumatikoek gotortu eta betikotzeko duten joeraren adierazlea baino ez da. Orduko krisi horretatik atera, krisi berriagoetan sartu eta oparoaldian ere inork ez du zirkinik egin ordu aldaketaren nahaspila hau amaitzeko. Bueno, orain hasi dira ahotsak entzuten. Erlojua bakean utzi beharko genukeela, hainbesteko etekina ere ateratzen ez zaiola eta. Beti bezala, arrazoi ekonomikoek izanen dute azken hitza.

Ni, dena den, gehien harritzen nauena da lagun eta ezagunen artean gaia atera eta solasa nola lerratzen den bakoitzak non nahiago duen argi ordu estra hori, goizean ala arratsaldean. Eta urte osoan zehar ordutegi berberari eusteak ekarriko dizkion eragozpen luminikoetara. Ohitu gara, ohitu gaituzte manipulazio edo tranpa honetara. Pentsatu beharko genuke, berriz, urtaroen joan-etorriak berez dakarrena baino ez dela, eta naturalena dela gure menpera ez bortxatzea.

Negualdean beranduago argitzen eta goizago iluntzen du, bai, egunez egun gezurtatzen doan temaz, guk nahi ala ez. Eta uste dut gauza ederra dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.