Angel Erro.
JIRA

Disko bat

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Ahalegina egin beharko nuke erosi dudan azken musika diskoa zein izan den gogoratzeko. Batzuetan bulkada sentitu arren, musika entzuteko manerak eta maiztasuna hainbeste aldatu ditudanez, berehala baztertzen dut, beste nonbait entzun eta gustatuz gero erosiko dudala neure buruari sinetsarazita.

Tristea da, bai; ez pentsa beti izan denik horrela. Musikari baten baten integrala eskuratu izan dut inoiz, ez dakit zenbat musika-ordu (hots, lagun-ordu, atsegin-ordu, zoriontasun-ordu) eskainiko zizkidala eta etorkizunerako (hots, bakardaderako, zahartasunerako, zorigaitzerako) inbertsio ona zela pentsatuta. Musikari bizidun batzuen integral baten bat (kasu horretan, alez ale) osatzeko asmoa ere izana dut, dagoeneko bertan behera utzia. Ez nago harro, batez ere euskal musikari dagokionez, babestu beharreko merkatua da eta. Zoritxarrez etxe guztietan laratza beltza eta kanpoan ere txakurrak oinutsik. Beste hizkuntzetako musika merkatua ere aldatu da. Kantak-eta gehienbat online kontsumitzen dugulako errealitatera etsitu dira ekoiztetxeak. Horrek ekarri duen onura nagusia, kontzertuen ugaritzea izan da, pandemia malapartatua heldu arte behintzat. Parentesi batean gaude orain, ez jakinik zeren eta zeren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.