Angel Erro.
JIRA

Arbasoen jakinduria

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Hitz pare ederra: arbasoen jakinduria. Areago bertsolari bati entzunda. Nork ez ditu arbasoak maite? Haiek ekarri gaituzte honaino. Haiei jakinduria ukatzea bidegabekeria izanen zen. Bai, arbasoek bere mundualdia gainditzeko behar besteko jakinduria bazuten. Horri esker gaude gu hemen. Beste kontu bat da jakinduria hori gaur egun zuzenean aplikagarria den. Susmoa dut askotan tranpa egiten diogula geure buruari. Gure arbasoen jakinduriak haien kosmobisioa ere eskatuko luke. Eta prest gaude horretarako? Prest gaude jakinduria mota hori iristen ez den tokiak jainkoaren gurariaren esku uzteko? Hori gabe, ez dago arbasoen jakinduria erosterik, horixe baitzuten kontua berdintzeko mekanismoa. Arbasoen sendabelarrek osatzen ez zutenak ez zuen, noski, beste azalpenik.

Nik positiboki dakit arbasoen jakinduria horrek ez nindukeela bizirik edukiko duela ehun urte jaio izan banintz. Esana dut lehenago. Nire orduko ahaide balizkoek, nitaz iraganean hain goiz hitz eginen zutenek, ni hilda egoteko azalpen mitikoa lukete eskura. Eskerrak, beraz, ez garela gure arbasoak, haiei esker ona erakutsi behar badiegu ere. Zientzia medikoak baditu bere mugak, ez diezaiogun berez badituenak baino gehiago jar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.