Angel Erro.
JIRA

'Mansplaining'

2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Eta ez hori bakarrik, ni beti saiatu naiz hankekin espazio gehiegirik ez okupatzen. Izan ere, beti izan naiz esertzean hankak gurutzatzekoa. Orain ez ditut bilatuko, baina nire lehenagoko argazki gehienetan horrela agertzen naiz, hankak gurutzatuta, modu —guztia esan behar badut— aski femenino batean. Automatikoa zen, eseri eta ttak. Bueno, ulertzen didazu. Baina orain ez naiz ausartzen. Ez, bueno, hobeki esan, orain ezin dut holakorik egin. Kontua da belauna, ezkerrekoa, aski izorratuta dudala, bi urteko kontua izan da. Tira, belauna aspaldidanik izan dut delikatua eta beti, azken hamar urteetan behintzat, maingu ibili naiz, baina azken txanpan guztiz herrendu naiz, eta eseri eta hanka ez badut luzaturik izaten zurrundu eta nekez altxa naiteke gero. Horregatik nago orain horrela eserita, bi hanka zabal-zabalik (bakarra zabaltzea arraroa litzateke), nirea ez den espazioa ere okupatuta. Eta batzuetan lotsa eta guzti ematen dit, batez ere, gaur bezala, ondoan emakume bat dudanean, honek zer pentsatuko.

Oso interesgarria, baina zertara dator hau guztia?

Mansplaining-a hizpidera atera denez, azalpen bat merezi zenuela pentsatu dut, besterik gabe, kontzeptua zehazki zertan datzan dudarik bazenu.

Ai ene.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.