Angel Erro.
JIRA

Eskisito normalak

2022ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Zer gertatzen zaie euskal hiriburuetako alkateei? Tira, oraingoz ez guztiok, baina haietako bik aski adierazpen bitxiak, nolabait esateko, egin dituzte. Iruñekoaz dagoeneko aritu gara hemen behin baino gehiagotan. Jende normalaren alkatetzat aldarrikatu du bere burua aspaldian, normaltasun hori zertan datzan zehaztu gabe. Horren ordez, pixkanaka aztarnak ematen doakigu. Azken arrastoa, denok entzunen zenutenez, ematen du «kanpoan jaiotakoa» ez izatea dela, hemen ez jaiotakoak omen direlako Iruñean egiten diren ia delitu guztien egileak. Jende normala hemengoa da, bizitza osokoa. Hemen (zehaztu behar dugu hemen non den?) jaiotakoek, delituak ere, delitu normalak egiten dituzte, estatistiketan nabarmentzen ez direnak eta inor (jende normala, alegia) asaldatzen ez dutenak.

Donostian, berriz, jende normala gabe, jendea eskisitoa omen da, pinpirin eta milika. Jende eskisitoa aski insolidarioa ei da, traban ibiltzea maite du hiriaren airbnbizazioan laguntzeko prest ez daudelako. Beren betiko auzoan zahartzea amets dute, pentsa, aborigenen toki naturala aldirietako erreserbak direla, kanpoaldea, iruñeraz diogunez.

Orain, honi segika, argitu beharko nuke jende normala eskisitoa ere ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.