Angel Erro.
JIRA

Adituarena

2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Joan den astean Joxe Iriarte Bikila-kiritzi artikulu batean aipatu ninduenetik GKS-Ernai-ren artekoari buruzko aditu modukoa bilakatu naiz nire lagunentzat. Erantzuten ez dakizkidan galdera zailak egiten dizkidate, baina errazei ere, gai honen inguruan, ez dakit ongi nola erantzun. Iruzurgile sindromeak jota nago. Haren kontra sendabide eraginkorrena isilik egotea izaten da (guztiarekin ongi joaten da isiltasuna), baina ez da beti posiblea, mantenuari eta adiskideen arteko giro onari eutsiko badiegu.

Hitz beste egiteko ahaleginek, gainera, huts egiten didate gehienetan. Zer du gai honek hainbeste interesatzen duenik? Esanen nuke eszisioaren eszitaziotik haragoko zerbait dela, baina, esan bezala, ez naiz honetan (nire lagunek uste duten) aditua. Umorearen ustezko ihesbidea baizik ez dut eskura. Suerte pixka batekin, diot, honek Gabonetara arte irauten badu, azken aldian hain lasai joan diren afariak atzera gudu-zelai bilakatuko zaizkigu, garai batean bezala, haserre eta mutur luze tartean. Irudikatzen dut amatxi edo aitatxiren batek poza hartuko duela, aitortu ez arren, gure betiko tradizioak berreskuratzeagatik.

«Gabonak? Udako jaiak dira bero datozenak, ikusiko». Erantzun didate. Txantxetan ere asmatu ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.