Angel Erro.
JIRA

Dei bat

2022ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Ezagutzen ez ditudan telefono zenbakien deiak hartu ez hartu, askotan ez dakit zer egin. Gaur halako bat hartu eta berehala damutu zait. Call center batetik hitz egin dit, nire izena erabilita, mutil batek. Berehala pentsatzen hasi naiz nola moztuko lehenbailehen, tipoak zer saldu edo zer zerbitzu hobetu nahi didan azaldu aurretik ere. Euskaraz egitea (edo euskaraz egiteko eskatzea) burutik pasatu zait. Badakit jende askok baliatzen duen taktika dela, ustez bere hizkuntz eskubideak defendatzeko, baina, sare sozialetan zabaltzen dutenean nabarmendu bezala, dei nekosoaren uxatzea izaten du (ia) beti emaitza. Niretzat, berriz, beranduegi da.

Edonola, gizon gaztea mintzatu ahala ohartu naiz hemengoa izateko doinua duela, nafar kutsuko gaztelania darabilela. Hori da oraindik nik eskegi ez izanaren arrazoia? Berez, arinago mozten diet txerpolari telefonikoei. Generoak ere eraginen dit?

Burura etorri zait notizia bat: teleoperadoreen hizkera zuritzeko edo mendebaldeagotzeko aplikazio bat asmatu dutela, balizko bezeroen arbuio arrazista-klasista saihesteko. Ingelesez badute. Espainolera egokitu nahian zebiltzan. Deitzailearen hizkera susmagarri gertatzen hasi zait. Gurean ez dugu -ico atzizkia hainbeste erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.