Angel Erro.
JIRA

Faxismogile

2022ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Harrigarria da. Alan Moore idazleak superheroien zinema azkenaldiko faxismoaren gorakadarekin lotu du. Harrigarria da norbaiti harrigarria gertatzea, esan nahi dut. Ez superheroien eta faxismoaren balizko lotura. Baizik eta Alan Moorek halakorik esatea. Berez, haren lan ospetsuenaren mezuetako bat horixe zen, gaizki ulertu ez banuen. Watchmen eleberri grafikoaz ari naiz. Filma ere egin zuten, askoz gerora (liburua 1985ekoa da; filma, 2009koa), eta neurri batean komikia salatzen zuen horixe bihurtzetik hurbil zegoen, superheroi konbentzionalen film bat.

Alan Moorek horrelakorik esateak edo pentsatzeak ez nau beraz gehiegi harritzen. Izan ere, uste dut gauza bera erantzuten duela berak, kazetariek maite bezala, urtero norbaitek galdetzen dionean. Beste kontu bat da ados nagoen ala ez premisarekin. Bi fenomenoen artean zer nolako lotura dagoen litzateke, esanen nuke, gakoa. Kausa-ondoriozkoa, bada, ez dut uste. Gaixotasun-sintomazkoa bada, agian bai, eta edozein kasutan faxismoa letorke lehenago, nondik, baina, ez dakigun arren. Nahiago nuke jakinen bagenu. Nora doan, nora garamatzan, berriz, errazagoa da jakiten. Narratiben sinplifikazioak, edonola, ez du kalitatezko ezer ekarri politikan edo fikzioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.