Angel Erro.
JIRA

Egia erretorikoa

2023ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Ez da ohikoa politikari batek «egia» (egia osoa, alegia) esatea. Egiaren kontzeptua bera lehertu eta txiki-txiki egin izanak ere ez ditu gauzak errazten, ezpada nork bere burua zuritzeko tenorean. Indiako Atzerri Arazoetako ministroak ekintzaile politikoek gutxitan ikusarazten duten adierazpenen atzeko egia begietaratu du, noiz eta Austriako telebistan galdetu diotenean bere herrialdeak zergatik ez duen Errusiaren inbasioa gaitzesten.

Atzerriko politikan, erantzun dio kazetariari Subrahmanyam Jaishankarrek, balorazioak ez daude etikaren menpe (hala balitz, subiranotasun urraketa guztiak salatuko lituzkete herrialdeek, eta ez da inondik inora hala izaten; gatazken zerrenda luzea ematen ahal da zeinetaz Europak ez baitu txintik ere atera), baizik eta herrialde bakoitzaren epe luzerako interesen menpe.

Zintzotasun gordineko une hori jarraian edertu nahi izan du, ezin izan du saihestu, baina berez izorratu du, esanez munduarentzat ona denaren arabera ere gidatzen direla estatuak gaitzespenak egiterakoan, ekuazioan etika berriro sartuta. Eta gezur bat, noski.

Honetatik guztitik ondorioztatu dut baliabide erretoriko hutsa dela egia (tira, edo zintzotasuna, edo tolesgabetasuna) politikarien ahotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.