Angel Erro.
JIRA

Alderdikeria

2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Herri hau nola dabilen, politikoki zer markotan sartuta egon den aspaldi handian, ongi azaltzen du Maria Txibite PSNko idazkari nagusiak Nafarroako Gobernuari egin dion eskaintza akaso asmo onekoak. Herrialdeak 113 milioi ditu soberakin, nahi dituen proiektuetan, garapen proiektuetan, gastatu ahal izateko (edo, garapen kontuei dagokien aditza erabilita, inbertitu ahal izateko), baina Espainiako lege batek, aurrekontuen egonkortasunari buruzkoak, inbertsioa onartu behar duen ala ez ari dira. Nafarroako Gobernuak dio Espainiakoarekin harremanean jartzen saiatu dela alferrik eta, edozein modutan, babesten duten alderdiekin batera, aurrera aterako duela berea, premiazko prozeduran.

Hor heldu da, parlamentuaren egoitzan, Txibiteren eskaintza, bere burua bitartekari proposatu baitu, Ogasun Ministerioarekin eta are Pedro Sanchez presidentearekin berarekin harremana errazteko, haiei eskaeraren berri emateko. Eskaintzak, berez, erakundeen arteko harremana, alderdikeriaren olioztatzerik gabe, ez dabilela salatzen du. Alderdi baten edo biren artean guztiona behar lukeena konpondu nahi disimulurik gabeko horrek agian beste deusek baino hobeki argitzen du zergatik autonomien estatu hau funtsean huts egindakoa den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.