JIRA

Bai italierari

Angel Erro -

2018ko abenduak 19
Eguberriak baino lehenagoko iragarkiak, batez ere, baina ez bakarrik, lurrinenak, hizkuntzak freskatzeko erabili ohi ditut. Maiz errepikatuagatik ez dut katez aldatzen. Gogoko izaten ditut iragarkiok; estetikoki edo etikoki epaitzea ere maite dut. Hizkuntzaren erabilpena izaten da epai horren atal garrantzitsua, moden eta oharkabeko menpekotasunen adierazgarri. Txikitatik datorkidan zaletasuna denez, frantsesaren prestigioa galtzearen lekukotza eman dezaket, luxuaren eta ingelesaren lotura ustekabeko goranzkoa.

Azkenaldian, baina, nahasita naukate hiru iragarkik. Hiruretan italiera da hizkuntz behikularra, hiruretan italiarra ez den andrazko aktore (ingeles, espainiar edo australiar) batek abesten, hitz egiten edo lokutatzen du italieraz; bik lurrin bat saldu nahi digute (ingelesezko izenduna haietako bat), besteak itsas bidaldia. Batak maitasunari baiezkoa ematen dio, bai guztiari; besteak hi noiz itzuliko haizen galdekatzen du kantuz, noiz, noiz, noiz; azkenak zoriontasunera (bider bi) ongietorria ematen digu. Zuek ere ikusiko zenuten. Hirurak bata bestearen jarraian noiz botako zain nago, ea lerrokatze horrek zerbait argitzen didan italieraren erabilpen erdi sofistikatu erdi populista honetaz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna