Angel Erro.
JIRA

Apologia

2019ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Inkesten arabera, Ciudadanos alderdiak jaitsiera handia nozituko du azaroan. Adostasun orokorra dago Albert Riverak hutsegite estrategikoa egin zuela. Eskuineko blokea lidertu nahi izatetik seguruenik ikusiko dugu haren botoak oparian nork hartu nahi dituen erregutzera, arrakasta propiotzat salduz PSOEren eskuineratzea, hori sozialisten berezko jaidura bada ere. Riveraren oraingo ametsa hurrengo gobernu osaketan eraginkorra izatea da. Ideiak izan, baditu. Filtratu da prestatzen ari diren programa elektoralean jasotzen diren neurri ekonomikoak oraindik liberalagoak direla (ez alferrik bidean galdu dute Toni Roldan ekonomista, «sozioliberala» omen zena, aurreko programa ekonomikoaz arduratu zena). Beste filtrazio batek dio (edo filtrazio berak) «separatismoaren apologia» egiten duten erakundeei diru-laguntzak kentzeko proposatuko dutela (TV3en kontra aplikatzeko?). Erraz irudika dezaket neurri hori sartzeko negoziazioa azarotik aurrera Rivera eta Sanchezen artean. Beti bezala, Nafarroan entseatu zen lehenago: ikurrina ikusarazten zuten udalei dirurik ez. Neurria benetan ikaragarria da, ez ekintzak, zuzenean ideologia jakin bat kriminalizatzeagatik. Separatista edo separatismoaren apologista. Sarea zabalduz doa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.