Angel Erro.
JIRA

Aldatzeko premia

2019ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut harritu nautela Erresuma Batuko hauteskundeen emaitzek. Argiegiak dira, lehen begiradan behintzat, eta nik lausoagoak espero nituen. Toryen gorakada bat, baina ez nahikoa; edo beherakada, baina ez lotsagarria. Antzera Corbynekin. Brexit-a luzatzeko eta betikotzeko, duda-mudatan jarraitzeko aitzakia. Europa eta, oro har, mundua hartzen ari den eskuinerako bidean urrats bat aurrera eginen luketela, baina oraindik erabakitasunik ezaren itxurapean. Ez dirudi hala izan denik; behin bidea ezagututa, joan gaitezen buruz behera; halere, ez dut uste brexit-arekiko jarrera hain erabakigarria izan denik; ez da, hainbatek esan bezala, bigarren erreferendum bat izan. Hauteskunde egunetako tabloide britaniarrek, sotiltasunik gabe, babesten zuten hautagai bat ala bestea: bata, aberriaren eta harrotasun nazionalaren salbatzailetzat jarrita; bestea, atzeraezinak diren neurri sozialak aurrera eraman daitezkeen aukeratzat. Argi dago, Ingalaterran batez ere, zer ardatzi eman zaion lehentasuna.

Eskoziako emaitzek ez naute hainbeste harritu. Erresuma Batua Europako Batasunetik aterako da, dagoeneko, ezbairik gabe. Eskozia Erresuma Batutik ere bai, agian. Aldaketa premia sentitu dute guztiek, norabide ezberdinetan baina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.