Angel Erro.
JIRA

Birus bat

2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Eta eztul txar hori? Uste dut hoztu naizela. Diotenez, birus bat omen dabil. Garaian garaikoa, hori da orain tokatzen dena, akabo lurrinen iragarki idilikoak eta ongi etorri gripearen aurkako erremedioak; zerbait hartzen ari zara? Haietako bat, bai, lehen sintoma nabaritzen hasi nintzenetik, ezin baitut bajarik eskatu. Langile autonomoek ere baja baduzue? Hitz egiteko modu bat da; gainera, etxean lan eginda alde handirik ez litzateke egonen, lana aurrera atera behar dut nahi eta nahi ez; emaztea beste kontu bat da: bi egun darama sofan lo egiten. Zer ba? Kutsatzeko aukera gutxitzearren, Sandra kutsatzea da gure gain hartu ezin dugun luxua, lanera ez doan egunean ez du kobratzen, eta, egun bat tira, baina soldatarik gabeko bizpahiru egunek etxeko ekonomia aldrebestuko ziguten. Barkatu esatea, baina ez zarete eguneregi bizitzen ari? Eguneregi? Demasiado al día, ordua mundu, euskara jatorragoan nahiago baduzu. Ordua mundu eta are minutua ere. Horrelakoetarako diru koltxoi bat gordeta edukitzea komeni izaten da. Doministiku! Barkatu, hartu nire zapia, goitik behera zikindu zaitut eta. Hau da hau! Baja hartzeagatik lanetik igorria izateko izurik ez duzunez, edo bestela koltxoi ederra, ez zaizu asko kezkatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.