Angel Erro.
JIRA

Barne muinetaraino

2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Inteligentzia Zerbitzuak, MI5 goitizenarekin ezagunagoak, abisua eman du indarkerian aritzeko mehatxu nagusia eskuin muturreko taldetik heldu dela. Ez da hala uste duen segurtasun zerbitzu bakarra. Mendebaldean zabaldu den arrisku orokorra da. Antolatzen hasi direlako susmoa ez da berria. AEBetan hasi eta honaino iritsi den uhina. Terrorismo islamikoaren kontrako estrategia bera abian jarri dutela azaldu du MI5eko zuzendari nagusiak.

Urteak dira Europak beste aldera begiratu duela eskuin muturrak gora egin bitartean, osasun hesia prestatzeko berandu da. Alderdi askok mezu estremistak, baztertzaileak, bere egin dituzte lehia politikoan etekin txikiaren truke. Hedabideek horretan lagundu dute, beldurrak periodikoak saltzen dituela jakinki. Pixkanaka handitzen ikusi dugun elur jausia da. Egunotan ikusi ditugu Madrilgo auzo batean «ni un puto mena [bakarrik dagoen adin txikiko atzerritarra] en San Blas» garrasika aldarrikatu duten nazi taldeak. Antifaxistei gorroto delitua aplikatu nahi zaie. Zer egin daiteke horren kontra (Eusko Legebiltzarrean bezala, Vox isolatzeko adostasuna bilatu?), polizian, justizian eta abar sartuta daudenean barne muinetaraino? Urte ilunak datoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.