Angel Erro.
JIRA

Gorriz markatuta

2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Gaurko egunak gorriz markatutabeharko luke, igandean egokitu ez arren. Gaurko efemerideen haritik ezer ospatzeko ez duenak ere (orain ikusiko dugunez, aukera zabala den arren), aurki dezake zertaz gogoetatu. Bezperan idazten ari naizenez, oraindik ez dakit hedabideek zer urteurrenetan jarriko duten arreta. Baliteke Nazio Batuen Erakundea sortu zenetik betetzen diren 75 urteei ematea. Baina aukera asko du 1929ko burtsaren krakak ere, gainera datorkigula behin eta berriro esaten diguten krisi ekonomikoaren aurrekari bezala. Hortik bi urtera, 1931n Al Capone kondenatu zuten ez hilketengatik, zergak ez ordaintzeagatik baizik, urriaren 24 batean, delitu fiskalek eta zerga saihestearen ingeniaritzak engoitik hartuko zuen garrantziaren abisu. Gaur 73 urte Walt Disneyk bere ustez komunistak izan zitezkeen bere langile guztiak salatu zituen McCarthy senatariaren aurrean. Gaurko egunez izendatu zuten Allende presidente. Franco iaz atera zuten Erorien Haranetik. Ematen du Vesuvio sumendiaren erupzioa ere, tradizioaren arabera abuztuaren 24an izan zena, berez bi hilabete beranduago gertatu zela, guri gogoraraziz historiaren lezioak edo urteurrenak berak noraino egon daitezkeen oker, zenbateraino diren alferrikakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.