Angel Erro.
JIRA

Hobeak aterako

2021eko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Honetatik hobeak aterako ginelakoa dagoeneko ez du inork esaten. Etsi dugu. Gizadiarekiko itxaropena galdu. Baina, nire ustez, horretan hain zuzen etzaten zen «honetatik hobeak atera» behar hori. Pandemiatik, eta batez ere izan duen kudeaketatik, jakinagoak aterako gara, ezbairik gabe. Eta nork esanen du jakintza ez dela pertsona hobea bilakatzeko bidearen mugarrietako bat?

Ikasi ahal izan dugu kapitalismoaren funtzionamendu ustela bertatik bertara, Astra-Zeneca konpainiak Europar Batasunarekin hitzartutako txerto kopuruarekin espekulatu nahiago izan omen duenean bezala. Ikasi ahal izan dugu, hala ere, pribilegiatuak garela europarrok, munduko txertaketa indizeak ikusita.

Eduki ahal izan dugu, txertaketa protokoloaren gainetik pasa eta txertoa jarri dutenak ikusita (askotariko politikariak eta bigarren dosia hartu berri duen Mallorcako apezpikua), hipokrisiaren berri, berez ez dutela aldarrikatzen duten horretan sinesten: herritarren interesa hobetsi edo sendatzeko Jainkoaren laguntza behar dela diote, baina gero lehenak dira besoa eskaintzen xiringari, lidergoak erregalia balekar bezala.

Jabetu ahal izan gara, batez ere, zerbitzu publiko sendorik gabe ez dugula gizarte moduan salbaziorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.