Angel Erro.
JIRA

Gaizki bozkatutakook

2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Literatur belaunaldi batean luzeen bizi denak sari eta aitorpen gehienak eraman ohi ditu. Horregatik inoiz esan dut nire belaunaldiko idazle onena ezin banaiteke izan (eta bistan da ezin dudala), izan nadila behintzat azkena hiltzen. Gurean oihartzuntxoa izandako latin-amerikar boom delakoaren partaide bizidun azkenetarikoa da Mario Vargas Llosa, bere literatur belaunaldikideen arteko bigarren (edo hirugarren) Nobel sariduna, baina Nafarroako Erresumako Ardandegizain Nagusi bakarra (Miguel Sanzek 2005ean emandako dignitate berenbegikoa). Eta badirudi garai bateko zale guztiak uxatzeko ahalegin bizian dagoela. Aipu luzea barkatzen bazait, eta nago gaur egun ona izan daitekeela horretarako, hona ekarriko dut Vargas Llosaren azken eldarnioa, oso esanahitsua, Espainiako Alderdi Popularraren biltzarrean bota duena: «Hauteskundeetan garrantzitsuena ez da askatasuna, ongi bozkatzea baizik. Hego Amerikan gertatu bezala, gaizki bozkatzen duten herrialdeek larrutik pagatzen dute. Ez dugu geure burua engainatu behar, hauteskunde libreak garrantzitsuak dira, baina boto emaileek boza ongi ematea ere oso da garrantzitsua».

Nobela ez dakit, baina gaizki bozkatutakook nafar saria kendu beharko genioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.