Angel Erro.
JIRA

Hidroalkoholikoa

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Ekaitz, galerna edo tsunamien aurretik halako seinaleak dauden modu berean, ustezko normaltasuna itzuli baino lehenago toki askotatik desagertu dira gel hidroalkoholikoak. Nik neuk behin txertoa hartutakoan askotan ahazten nuenpoltsikoko bote txikia etxean. Denek bazutela jakinda ez zen hain larria. Baina gero eta toki gutxiagotan topa daiteke gel hidroalkoholikoa botatzekorik.

COVID-19aren pandemiak beharbada ekarriko zituen gauza onen artean sailkatzen nuen nik, aurkezpenetan ezezagunei hainbeste muxu eman behar ez izatearekin batera. Gizaki hobeak izaten aterako ginenik ez nuen inoiz sinetsi. Zerbaitetarako balio behar du ezkortasunak. Baina ezkorrenak ere beti itxaron dezake, beldurragatik bada ere, ohituraren bat alda daitekeenik, apika bere komenientziaren (edo beldurren) alde.

Ez da hala izaten ari. Jendea hasi da aurkeztu eta masaila eskaintzen muxurako, gehienetan maskara jarri gabe. Eta tabernetako mahaietan ez dago gel poterik. Suposatzen dut askok asturu gaitzeko gauzakitzat edukiko dutela, saihestu beharreko oroitzapenak dakartzan eragozgarritzat.

Eskuak garbitzea ez da parte oneko esapidea, eta, ohitura bezala ere, mizkinegia ez ote den pentsatzera itzuliko ginela nork uste zuen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.