Angel Erro.
JIRA

Umeen askatasunaz

2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Bada hitz pare bat argudiaketa batean aditu eta dardara batean jartzen nauena. Haietako bat ume da. Badago halako reductio ad pueros bat, Helen Lovejoyren meme ospetsuan laburbil dezakeguna: «Inork ez du, otoi, haurrengan pentsatu behar?». Normalean helduei komeni zaizkien edo ez zaizkien kontuak babestu edo arbuiatzeko erabilia. Azkenaldian «haurrak ez ukitu» bezalako leloetan zabaldu da, zeinarekin (eraso sexualen iradokizun subliminalaz aparte) umeak gurasoen jabegoa direla adierazi nahi duten; jabego edo eskubide positibo hori (harrigarriki modu negatiboan gauzatzen dena beti) gehien aldarrikatzen dute umeei zer irakatsi/ egin/utzi behar ez omen zaiena adierazteko.

Beste hitza askatasuna da. Honetan ez naiz gehiegi luzatuko, hain da ezaguna hitzak azken garaiotan sufritu duen desbideraketa.

Hitz biak elkarrekin topatu berri ditut UPNren (erdarazko) txio batean: «Zergatik ez utzi familiei askatasunez aukera dezatela bere seme-alabek euskaraz ikastea nahi duten ala ez?». Ez esan ez dela beldurgarria (ez alferrik Halloween egunean zabaldu zuten): nafar guztiek euskararen ezagutza minimoa zabaldu nahiaren aurrean, guk eskubidea dugu gure umeak gure gabeziek mugatuta haz daitezen, askatasun osoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.