Angel Erro.
JIRA

Delitugintza

2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Egunotan irakurri dugu espainiar Estatuan delitu tasa jaitsi dela, antza minimo historikora iristeraino. Hori ez da oso ongi ezkontzen telebistan eta dagoeneko toki guztietatik iristen zaizkigun etxerako alarmen iragarki tasa handi-handiarekin (antza, bere maximo historikora heltzeraino) edo eskuin eta ultraeskuinetik datozkigun diagnostiko beltzekin, zeinen atzean migratzaileak kriminalizatzeko asmo nabaria gordetzen baita. Hor dugu Gasteizko eraso ustez faltsuaren kasua. Voxekoek ere «ustezko» bat merezi dute. Ertzaintzak salatuko omen du migratzaile talde batek eraso eta jipoitu zuela zabaldu zuen Vox alderdiarekin zerikusia duen emakumea. Honek, beraz, delitu tasa bere horretan utziko du, kuantitatiboki behintzat.

Datuen nabarmentasunak, baina, bide laburra izan ohi du. Ikusiko dugu berandu baino lehen asmatuko dutela datuei buelta nola eman. Egiazki ateratako estatistikak badu atzeko alde iluna ere. Bortxaketa eta eraso sexualak, berriz, bai igo dira. Eta hori ez da konpontzen grafikoak bihurrikatuz. Heteropatriarkatua babesteko eta iraunarazteko sortu zirenak ez daitezela gero etorri erantzukizuna desbideratzera. Eta etortzen direnean egon gaitezen jakinaren gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.